-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi eta Eskoziako John Stewart
2010 Maiatza 08
Negua joan da eta udaberriak kontzertu berri bat dakar. Euskal musika Nafarroa Behereko Xalbador eta Ihidoi abeslari bikoteak ekarriko du. Atzerriko musika berriz Euskal Herrian bizitzen hainbat urte daramatzan John Stewart gaitero eskoziarrak emango du.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Dultzaineroak eta Anelís, Patricia eta Marta Asturiasko pandereterak
2010 Urtarrila 30
Negu honetako kontzertua urte berrian izango da.
-

Kontzertuak
2009 Urria 17
Udazkenean Nafarroako Mielotxin taldeko hiru musikari eta Tarragonako Roser eta Pere Olivé eta konpainia entzuteko aukera izango dugu Herri Musikaren Txokoaren ondoan dagoen Auzokalte elkartean.
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Huelvako Curro el de Escacena danbolinteroa eta Nafarroako Ortzadar fanfarrea
2009 Uztaila 04
Eguraldiak lagunduz gero kanpokaldean egingo den kontziertoan txaranga bat eta danbolintero bat entzuteko aukera izango da oraingo honetan. Kontziertoa 18:30tan hasiko da eta horren ondoren musikariekin afaria izango da.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Herbehereetako kornamusa eta Bizkaiko trikitilariak
2009 Apirila 04
Herbehereetako kornamusa jotzen Frans Hattink eta Dick Van Der Harst izango ditugu. Bizkaitik etorriko diren trikitilariak Roberto Etxebarria eta eta Kepa Arrizabalaga izango dira.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Zarauzko Mantxi eta Etxabe bikotea eta Argentinako Maral taldea
2008 Abendua 06
Aurtengo negua goiz etorriko da, Herri Musikaren Txokoan bai behintzat. Kontzertua ohiko abenduaren bukaeratik hasierara aurreratu da. Gainera, emanaldirako ohiko lekua ere aldatu egingo da: Oiartzungo Udaletxeko areto nagusian izango da kontzertua.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Oiartzungo Arozenatarrak eta Guinea Bissauko Mamadu Cissoko
2008 Urria 25
Oraingoan ere Auzokalte elkartea bertara hurbildu zen jendetzarentzat txiki geratu zen.
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Gasteizko Udal Folklore Akademiako Ikasle Taldea eta Aragoiko Pasatrés
2008 Uztaila 12
Auzokaltera hurbildu zen jendeari kontzertu ederra entzuteko aukera eskaini zioten Gasteiz eta Zaragoza aldeko taldeek.
-

Kontzertuak
HM Udaberriko kontzertua: Arkaitz Miner eta Cant Valencià d' Estil
2008 Apirila 12
Apirilaren 12ko arratsaldeko 18:30-tan Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izango da kontzertua. Errenteriako Arkaitz Minerrek bere biolinarekin euskal herri dantzako doinuak ekarriko dizkigu. Valentziatik etorritako seikoteak Cant d' Estil zer den erakutsiko digu bere abeslari, versador eta instrumentistekin.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Landa aita-semeak eta Biarnoko Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth
2007 Abendua 29
Eguberri partean Landa aita-semeek eta Jean Marc Lempegnat eta Jaqueish Roth-ek eskeinitako kontzertuak Auzokalte elkartea txiki utzi zuen.