-
Kontzertuak
Familiarentzat kontzertu didaktikoa: Hernaniko Haur Albokariak
2013 Urria 19
Goizeko 11:30etan Soinuenean bertan alboka ardatz izango duen kontzertua emango dute Hernaniko Haur Albokariek.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Hernani musika eskolako Alboka taldea eta Artur Blasco Kataluniatik
2013 Urria 19
Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean izango da kontzertua arratsaldeko 18:30tan.
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Gipuzkoako Alkarkide txaranga. Danimarkako De Dysted Spillefolk
2013 Abuztua 24
Oiartzungo Gurutze auzoko festen egitarauan sartuta, auzo horretako frontoian izango da kontzertua arratsaldeko 18:30tan.
-

Kontzertuak
2013 Apirila 13
Kontzertua arratsaldeko 18:30tan hasiko da Auzokalte elkartean. Ondoren afaria izango da musikariekin.
-

Kontzertuak
Familiarentzat kontzertu didaktikoa: Arkaitz Miner
2013 Apirila 13
Goizeko 11:30etan Soinuenean bertan biolina Euskal Herri musikan nola erabiltzen den azalduaz emanaldi txiki bat eskainiko du Arkaitz Miner biolin joleak.
-

Kontzertuak
Haur eta gurasoentzat kontzertu didaktikoa: Alba Gutiérrez
2012 Abendua 29
Eguerdiko 11:30etan Soinuenean bertan Kantabriako herri musikara sarrera emango du Alba Gutiérrez musikariak.
-

Kontzertuak
HM Neguko kontzertua: Bizkaiko Joka taldea eta Kantabriako Alba Gutiérrez
2012 Abendua 29
Urtea bukatu baino lehenago izango da aurtengo neguko kontzertua. Soinuenearen ondoan dagoen Auzokalte elkartean izango da arratsaldeko 18:30tan. Kontzertuaren ondoren afaria izango da. Kontzertuko sarrerak 5 euro balio ditu. 20 euroren trukean, berriz, kontzertuko sarrera eta afariko txartela eskura daitezke.
-

Kontzertuak
Haur eta gurasoentzat kontzertu didaktikoa: Pablo Carpintero Trio
2012 Urria 06
Eguerdiko 12:00etan Ergoiengo Auzokalte elkartean Galizioako herri musikara sarrera emango dute Pablo Carpintero Trio osatzen duten musikariek beraien herrialdeko soinu-tresnak erabiliaz hango musika joaz.
-

Kontzertuak
HM Udazkeneko kontzertua: Amaia Zubiria eta Edorta Amurua. Galiziatik Pablo Carpintero Trio
2012 Urria 06
Emanaldia arratsaldeko 18:30etan izango da Oiartzungo Ergoien auzoko Auzokalte elkartean. Sarrera 5 eurotan izango da, eta afaltzen gelditu nahi dutenek 20 euro ordaindu beharko dituzte (prezio horretan kontzertua ere sartzen da).
-

Kontzertuak
HM Udako kontzertua: Euskal Herritik Joseba Tapia eta Andaluziatik Trasiego
2012 Ekaina 30
Joseba Tapiak kontzertu honetan Eta tira eta tunba diskoa osatzen duten Karlistadetako abestiak plazaratuko ditu. Trasiego hirukoteak berriz, Behe Andaluziako herri musika gerturatuko du Oiartzuna.