Fitxa osoa
Soinuenea Fundazioak 2018an ekoiztutako dokumentala botako dute Gesalatzeko (Muez) udaletxeak duen erabilera anitzeko gelan, bertan izango dira filmaren zuzendaria Juan Mari Beltran eta Javier Martinez Ciriza protagonista eta artzaina.
1994 urteaz gero Juan Mari Beltranek Faltzeseko Javi Martinez artzainari bildutako materialaren ugaritasuna eta garrantzia ikusirik, Nafarroako eskualde honetako artzaintzaren mundua eta historia erakusteko dokumental bat osatzeko ideia garatu zuen Soinuenea Fundazioak. Maya-Aguirre, artzaintza mende bat Faltzesen izenburua duen proiektu honetan Maya-Agirre familietako kide ezberdinek 100 urtetan artzaintzaren inguruan izan duten bilakaera bildu da: transhumantziak Andiara, Bardeetara eta Ekizara, bildotsen jaiotzak, ardien markaketa, artaldearen hotsak eta artzainen eskulanak.